kirola · kultura · natura

film dokumentalak
kultur eta kirol ekitaldiak
sormena eta formakuntza

TAUI MEDIA ikus-entzunezko ekoiztetxe gisa sortu zen 2016. urtean surfa, skatea, mendiko ultrak, txirrindularitza, eskalada, hiriko kirolak, dantza… bezalako kirolari eta kirolei buruzko istorio paregabeak kontatu nahi dituzten zinegile eta filmmakerren sorkuntza sustatzeko.

Big Wave in the Basque Country (2015) 48′ — Euskal surfari buruzko filma
El Revolver de Morga (2016) 29′ — Boxing Kerman Lejarraga ezagunarekin
Tito Nazaré (2022) 13′ — Olatu handiak Tito Ortegarekin
Peio (2022) 6′ — Skate Peio González olinpiar kirolariarekin
Carlota (2022) 16′ — Estaruko Longboard txapelduna Carlota Jauregui
Vivó (2022) 22′ — Kirola eta bizitza pertsona helduetan
Marea Viva (2023) 6′ — Surfa eta gaztetasuna María Martínezekin
Wiseman (2023) 5′ — Surfa eta lesioak Iker Triguerosekin
Arcade (2023) 5′ — Surfa eta skateboarding Yago Dominguezekin
Oreka (2023) 29′ — Euskal surfaren izar berria: Xabi López
ED+ (2023) 17′ — Eskalada eta gaixotasunen kudeaketa Luismi Eguiluzekin

Nazioarteko surf jaialdi bat baino askoz gehiago. Ekitaldi honetan sinergia industrialak eta ekonomikoak sortzen dira eta surfa jendearengana hurbiltzen lortzen da, kultura eta kirolerako sarbideaerrazteaz gain, emakumeen presentzia eta irisgarritasuna sustatuz eta iraunkortasunari eta ingurumenariburuz kontzientziatuz aldi berean. IX. edizioa ospatuko da 2024ean.

Online surf txapelketak, skate txapelketa eta erakustaldiak, doako jarduerak itsasadarrean (uretako bizikletak,erreskate motorrak, jetboard-ak…), mahai-inguruak (iraunkortasunari, kirol egokituari eta berdintasunariburuzkoak), ikus-entzunezko industriaren networkingak eta surf eta irristatze industria, hitzaldi eta tailerparte-hartzaileak, sektoreko produktu eta zerbitzuen aurkezpena Surf Marketean eta inklusioaren aldeko martxa solidarioa erriberatik, jaialdi dinamiko eta parte-hartzailea garatuz.

STREET KIROLAK

Hiriko kirolak kulturaren eta entretenimenduaren bidez sustatzen dituen ekitaldia eta plataforma. Herri eta hiri ezberdinetan garatutako kirol eta kultura urbanoko profesionalen eta zaleen arteko topaketarako aukerak. Era berean, sare sozialetan hiri-kirolen presentzia sustatzen du, gazteei zuzendutako profilen bidez, eta kultura, berdintasuna, inklusioa, gainditzea… bezalako balioekin.

Skateboarding, roller, BMX, flatland, slackline, urban dantza, graffiti, RAP… euskeratik eta Euskal Herriarentzat.

NBEren Garapen Iraunkorreko Helburuei atxikitzen gatzaizkie, bereziki 13. eta 14. puntuei.
Horrela, gure jarduera, sponsor eta filosofia guztiak helburu horien ildotik doaz.

KAIXO!